Serbitzuak

INGENIERITZA

Zure neurrira egindako zerbitzua

Talde teknikoa zure esku dago proiektu osoan zehar ingeniaritza-zerbitzu integrala eskaintzeko,
hasierako diseinutik bere ekoizpenera arte, proiektua aurrera eramateko modu egokienari buruzko
laguntza eta aholkularitzaren bitartez.

Molde eta Tresneriaren Diseinua

Garapena

Jarraipena eta Kontrola

IK4-Azterlan metalurgian espezializatutako ikerketa zentroarekin erkarlanean.
IK4-Azterlan Europa mailan erreferente da metalurgia sektoreko ikerketa eta garapenean.

Molde eta Tresneriaren Diseinua

1

Lehen Diseinuaren Optimizazioa

Prototipo eta piezen aurre diseinuen azterketa, bai produkzio eta bai piezen errendimendu optimoa bermatzeko.

2

Betetze Simulazioak

Betetze simulazioen bidez piezen akatsak aurreikustea, auen kalitatea bermatuz.

3

Tresneria eta Kontrolerako Tresnak

Behin diseinua optimizatuta dagoelarik, produkzio prozesuan zehar beharrezkoa den tresneria guztia produzitzeari ekiten zaio.

4

Barrunbe Anitzeko Moldeak

Barrunbe anitzeko moldeen garapenean trebatuak.

5

Prototipoen Produkzioa

Sorta guztia produzitu aurreko azken pausua. Behin prototipoak prest daudelarik, bezeroak bere oniritzia eman beharko du produkzioak aurrera jarrai dezan.

Garapena

Aurre-egingarritasun Azterketa

Produkzioa planifikatu eta gauzatu aurretik, honen kostu, epe eta finantzaketa modu ezberdinak kontuan hartu eta baloratuko dira.

Hobekuntza Azterketak

Egingarritasun azterketaren ondorioak produkzio prozesuan barneratuko dira, hau hobetuz eta beraz efizientzia handituz.

Aleazio Berriak Sortzea

Bezeroen baldintzapean aluminio-aleazio berezien sormenean laguntza eskaintzen dugu, proiektu konkretu batek beharrezko dituen ezaugarri fisikoak bete ditzan.

Proiektuaren Jarraipen eta Kontrola

Bilakaeraren Azterketa eta Helburuen Betetzea

Proiektuaren lehen diseinutik, hau entregatu arte denbora errealeko jarraipen bat egiten da, baldintza tekniko eta epe guztiak bete daitezen.

Kalitatearen Kontrolerako Sistemak

Plangintza, analisi eta barne zein kanpo kontrol prozesu ezberdinen bidez kalitaterik altuena bermatzen da.

PLANGINTZA MALGUA

Prozesu guztiak gure instalazioetan integraturik izateak, hornitzaile nazionalekin elkarlanak eta gure kokapenak, barne zein kanpo merkataritzarako garraio sare nagusiengandik hurbil, malgutasun handiz hornitzen gaitu, gure bezeroen premiei modu azkar batean erantzuteko.

Serie Laburretan Espezializatuak

konpromiso eta helburuak

Balio erantsi handiko piezak

Bezeroen beharrizanei moldatzeko gauza den produkzio gaitasun handia

Teknologia altua

Soluzio integrala eta enpresa nazionalekin elkarlana

Gure bezeroekin harreman pertsonalizatua