Akaberak

Balio estetiko handiko akaberetan trebatuak

Injekzio bidez beharrizan estetiko altuenak dituzten aluminiozko piezak sortzen ditugu, modu guztietako akaberak eskainiz:

Kromatua

Akabera honen bidez piezen korrosioaren aurkako erresistentzia eta azaleko gogortasuna areagotzen dira.

Granallatua

Aluminioa garbitzeko, gogortzeko eta leuntzeko prozesua.

Lixatua

Kromatu aurretiko edo baita akabera gisa erabilitako prozesua.

Margotua

Hauts edo margo likidozko margotzea.

Leunketa Berezia

Metalari distira handia ematen dion prozesua.

Txip bidezko Bibrazioa

Ertz edo edozein zimurtasun deuseztatzeko prozesua.

Bolen bidezko Bibrazioa

Altzairuzko bolen talken bidez piezaren gogortasuna eta distira areagotzen dira.

Altzarigintza sektore aldakor eta exijentean espezializaturik, erreferentziazko hornitzaile bilakatzea lortu dugu, merkatuaren beharrizan guztietara egokitzeko gaitasunagatik eta akaberen kalitaterik handiena bermatzeko ahalegin eta kontrol zorrotzengatik.

AKABEREN ERAKUSGAIA