KALITATE ALDOKO ALUMINIO INJEKTATUZKO PIEZEN GOLDAKETA

Kalitate aldoko aluminio injektatuzko piezak fabrikatzen ditugu altzari, argiztapen eta
industria-enpresetarako, gure bezeroen beharretara egokituz eta I+G+b-n arreta eskainiz

Zertan lagundu zaitzakegu?

Alinar

Alinar Die Casting 2015ean jaio zen aluminiozko pieza txiki eta ertainen zerbitzu integrala eskaintzeko eta, era berean, duela 50 urte baino gehiago hasitako proiektu batekin jarraitzeko. Esperientziadun eta proiektu honekin konpromituta dagoen giza talde bat zure esku dago proiekturik zorrotzenak akaberarik onerakin aurrera eramateko.

Akaberak

Mota guztietako akaberetan espezializatuak, azaleko akaberetan eskakizunik handienak dituztenak.

calidad en piezas de aluminio inyectado

Kalitatea

Gure produktuen kalitate gorena bermatzen duten barneko eta kanpoko kalitate-kontrolak.

Neurrirako ingeniaritza

Ingeniaritza integraleko zerbitzua, hasierako diseinutik produkzioraino. Laguntza eta aholkularitza emanez. Tirada laburretan espezializatuak.

Gure misioa

Altzari, industria edo bestelako sektoreei aluminio injektatuzko piezen soluzio integrala eman, kalitate,
malgutasun eta eskakizun estetikoei arretarik handienarekin jarriz, barne zein nazioarteko
merkatuetan.

Zergatik aukeratu guri?

Kalitatea

Gure produktuek eskakizun handiak betetzen dituztela bermatzen duten barne eta kanpoko kontrolak
ditugu.

Malgutasuna

Gure bezeroen eskakizunetara egokitzen gara eta haien kezkei irtenbideak emateko irekita gaude.

Arreta pertsonalizatua

Gure bezeroei prozesu osoan laguntzen diegu hasieratik amaierara arte.

Esperientzia

Alinar sektoreko profesionalek osatutako 50 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa da,
zeinetan kalitatearen eta berrikuntzaren aldeko apustua izan diren zutabeak.

Estetika

Estatuko eta nazioarteko eskakizun estetikoen arreta.

Ingurugiroa

Ingurumenarekiko konpromisoa mantentzen dugu, ezarritako araudia betez eta ingurumen-inpaktu
negatiboa ahalik eta gehien saihestuz.

BALIO ETA KONPROMISOAK

Pertsonak

Langileak ibilbide berri hau hasteko giltza izan diraAlinar-en esku bere esfortzu eta ardura jarriz. Langile hauen, eta beste edozeinen osasun eta segurtasunaz arduraturik, Laneko Arriskuen Prebentzio Plana ezarrita dago instalazio guztietarako beraien ongizatea bermatzeko.

Kalitatea

Hasieratik ezarri da kalitatea prozesu guztietan hazkuntza eta lehiakortasunaren oinarri gisa. Lantalde kualifikatu batek eta kontrol prozesu ezberdinek bezeroen beharrizanei kalitate handiz erantzutea ahalbidetzen gaituzte. Kalitatearekiko konpromiso honek ISO 9001:2015 arauaren araberako ziurtagiria lortzea posible egin du.

Ingurugiroa

Jarduera honek ingurugiroan eragiten duen kalteaz arduraturik, arlo honetan adituak diren aholkularitza ezberdinekin elkarlanean aritu gara ingurugiroa babesten duen produkzio prozesu bat garatzeko, kalte hori murriztuz.

Historia

1950eko hamarkada bukaeran, ingeniari gazte batek bere lehen bezeroa lortu zuen aluminiozko eta zamakezko piezak fabrikatzeko, garai horretan berria zen teknologia batekin: injekzio prozesua. Horrela sortu zuen Funyectal S.A. Igorren (Bizkaia).

Egindako lan gogorragatik eta kalitatearen aldeko apustuagatik, hurrengo urteetan hazkunde handia izan zuen langile eta bezero kopuruan eta baita merkatu ezberdinetan, esportatzeari ekinez. Urte guzti horietan barneraturiko esperientziak produkzio prozesu fidagarri bat sortzea posible egin zuen, Grupo Aliasa-ko kide izanik nazioarteko talde handienekin lehiatzeko gaitasuna garatuz. Bere akaberetako kalitateak nazioartean ezaguna izatea lortu zuen; bereziki altzarien merkatuan.

2015ean aldi berri bat hasi da Alinar Die Casting S.L. izenpean. Azken urteotan enpresaren hazkuntza bermatu duten langileak, duela bost hamarkada baino gehiago hasi zen proiektu honekin jarraitzeko konfiantza erakutsi dute. Hasiera berri bati ekin diote, non oinarria langile guzti hauen hazten jarraitzeko konpromisoa eta motibazioa diren.

"Ardura, esfortzua, ilusioa eta borondatea"

lehenengo langileek erabili zituzten hitzak izan ziren… Berrogeita hamar urte geroago oinarri dira oraindik.